Barakaldoko EGAlariak

2005/11/21

Futbolzaletasuna

Eginbehar batzuk direla eta, behartuta egon naiz azken urteotan Bilbotik kotxez ibiltzera. Guztion gogoan dago zelako trafiko zailtasunak dauden Bilbotik irteteko arratsaldeko zortziak aldera, eta zelako istiluak sortzen diren. Nik, berriz, denbora hori “futbolmanía” izeneko fenomenoaz hausnartzeko aprobetxatzen dut, eta egindako hausnarketak futbolaren ikuskizunak, orokorrean, gizartearentzako balore onik ez daukala pentsarazten dit beti, kirol gisa ongarria iruditu arren. Arrazoi batzuk aipatuko nituzke iritzi hau argitzeko:
Lehenengo eta behin, aipatzeko modukoak dira futbol kulturak hezkuntza arloan sor ditzakeen kontrajarriak. Irakasle guztiak batera doaz beren zentruetan futbolarekin ezin dutela konpititu esanez, ikasleentzat askoz erakargarriagoak baitira Ronaldo edo Raúl Cervantes eta Bernardo Atxaga baino. Gainera, diote irakasleek, futbolari dagozkion baloreak (konpetibitatea, arrakasta...) ez datoz bat ikasgeletan irakasten direnekin (esfortzua, errespetua eta abar).

Halaber, eta maila ez hain oinarrizko batean, futbol klub handiek eraman ohi dituzten ekonomia politikoak kontuan hartu behar dira. Nork defendatuko du, esate baterako, Real Madrid egiten ari den gestioak zentzurik duela? Eta, inportanteena, nor kezkatzen da gizarteak hartzen duen sensatzioaz, diru gastuarekin desproportzio handia burutzen ari delakoaz? Ez dago modurik, nire ustez (eta diru pribatuarekin edozein gauza egiteko eskubidea dagoelako aitzakia ez da batere onargarria), futbolari batzuen truke ordaintzen ari diren dirutzak onartzeko, hirugarren mundua eta Irakeko gerra existitzen direnean, hain zuzen.

Dena den, futbolaren alde on batzuk ere aipagarriak iruditzen zaizkit. Egia da kirola praktikatzea, gauden munduan, ohitura ez oso osasuntsuek hil ohi gaituzten honetan, guztiz gomendagarria dela, nola ez. Horregatik, futbola, ariketa psikomotor gisa eta ia beste edozein kirol fisiko bezala, estresa edo obesitatea ebitatzeko erremedio osasungarria izan daiteke.
Beste aldetik, maila oinarrizkoenean, uste dut futbola, bere atxikidura fanatiko eta mitologista guztietatik desinfektatuko balitz, indibidualismoaren eta egoismoaren aurkako antidoto ona izan litekeela. Esan behar da benetako talde kirola dela, jokalari bakoitzak gainerakoei erreparatu behar dielako. Nolabaiteko era poetikoan, adiskidetasunari egindako kantutzat jo litekeela esango nuke.

Beraz, hemen esandakoak, aipatutako alde on eta txar guztiek, futbolak egungo gizartean hartzen duen garrantzia hausnartarazi beharko liguke, ikuskizunaren ala kirolaren alde eragiten digularik. Horra hor dilema, nire ustez.

DAVID DÍAZ TABERA

1 Comments:

  • At 10:38 AM, Blogger La Mirada Negra said…

    Sentitzen dut, baina ez nator bat zurekin.
    1. eskolan konpetitibitatea baino ez dute irakasten (ea nork ateratzen dituen notak hobeak edota nor den gaiztoena)

    2. Klub handiek egiten duena, barkatuko didazu, baina hori topiko hutsa da (egia, baina topikoa).

    3. Nola demontre idazten da hemen? Nire idazlana jarri nahi nuen baina hamaika buelta eman eta gero ez dakit nola ;)

     

Post a Comment

<< Home