GAZTEA URTE ASKOTARAKO
Nork esan ahal dit dagoeneko gaztea ez naizela? Neure betiko aurrezki-kutxak egin du. Pasa den astean aurrezki-kutxak gutun bat bidali zidan, nik hogeita hamar urte bete izana, gazte-kontua kontu normal bihurtuko zela adierazteko. Aldaketa honekin abantaila asko galdu dut "dagoeneko gaztea ez bainaiz". Baina, zer da gaztea izatea ? Noiz bukatzen da gaztaroa? Hogeita hamar urte betetzen denean, ala noiz? Gai korapilatsua da, baina, nire ustez, esan daiteke gaztaroa lehen baino beranduago bukatzen dela. Arrazoi batzuk bururatzen zaizkit.
Lehenengoz, gaztaroak ikasketekin du zerikusia. Orain lehen baino aukera gehiago dago ikasteko, eta jende askok unibertsitatera joatea erabakitzen du. Hor ikasketak luzeagoak dira eta, karrera zaila bada, urte ugari ematen da bukatzeko. Gainera, konpetitibitatea dela eta, ikasketak bukatu ondoren, oso ohikoa da osagarrizko ikastaroak egitea curriculum-a hobetzeko. Eta nahiz eta lan egiten hasi, batzuek jarraitzen dute ikastaroak egiten.
Bigarrenik, lan egonkortasunaren bilaketa beti izan da asmo nagusienetarikoa gazteen artean. Hala ere, dirudienez, azken urteotan lan munduan sartzeko momentua atzeratu da. Batetik, atzerapen hau ikasketak beranduago bukatzearen ondorioa da. Eta bestetik, langabeziak sortzen du jende askok luze jotzea lana aurkitu arte. Are gehiago, lan finkoa aurkitzeko urte asko eman daiteke.
Lan egonkortasunaz
gain, egonkortasun pertsonala ere kontuan hartu behar dugu gaztaroa ikertzean. Orain etxebizitzen salneurria oztopo handia da gurasoengandik independentziatzeko eta jendeak lehen baino askoz beranduago erosten du etxebizitza. Faktore honek, ikasketak luzeagoak izatearekin lotuta, ezkontzearen adina baldintzatzen du. Beste kontu bat da umeak edukitzea. Kasu honetan, puntu batzuek parte hartzen dute, lan finkoa edukitzeaz gain, denbora edukitzea nahitaezkoa da eta. Horrela, ikasketak eta ikastaro-mota guztiak bukatu behar dira erabaki hau hartu baino lehen.
gain, egonkortasun pertsonala ere kontuan hartu behar dugu gaztaroa ikertzean. Orain etxebizitzen salneurria oztopo handia da gurasoengandik independentziatzeko eta jendeak lehen baino askoz beranduago erosten du etxebizitza. Faktore honek, ikasketak luzeagoak izatearekin lotuta, ezkontzearen adina baldintzatzen du. Beste kontu bat da umeak edukitzea. Kasu honetan, puntu batzuek parte hartzen dute, lan finkoa edukitzeaz gain, denbora edukitzea nahitaezkoa da eta. Horrela, ikasketak eta ikastaro-mota guztiak bukatu behar dira erabaki hau hartu baino lehen.Hau guztia kontuan hartzen badugu, eta gaztaroaren amaiera erantzukizunaren eta egonkortasunaren hasierarekin lotzen badugu, esan daiteke gaurko gizartean gaztaroa ez dela inolaz ere bukatzen hogeita hamar urte betetzen denean. Ez du adinarekin zerikusirik, bizimodu zehatz batekin baizik.
Barkatu, nire aurrezki-kutxa maitea, baina, zorionez edo zoritxarrez, ni gaztea naiz.

1 Comments:
At 12:07 PM,
izar said…
05-11-20an
GAZTAROA
Edozein arazo sortzen didanean burura datorkit duela hogeita bost urte nola bizi nintzen, inbidia kutsu batez. Artean, denbora osoa beteta banuen ere (hainbat saltsatan sartuta egoteagatik) beti pozik eta beti prest nintzen lagunekin ateratzeko. Baina, gaztaro osoan zehar bizitza errez-erreza da? Edo, zenbat eta hurbilago izan heldutasuna, orduan eta konplexuago bilakatzen da bizitza?
Egia da, nerabetasunetik aterata, gaztaroa bide erreza dela, aurrean pasatutako estutasunak iraganean geratu baitira eta pentsaeraren eta izaeraren arteko orekaren lortuta baitago. Oreka lortze hori gaztaroan sartu direlako seinalea da, hain zuzen ere.
Horretaz gain, argi dago gaztaroaren lehenengo mailan betebehar nagusiena ikastea dela. Hau da, nerabean hartutako ikasteko ildoa, gaztaroaren hasieran zehaztu egiten da lanbidea aukeratuz eta, nola ez, heziketa ziklo bat edo karrera ikasiz.
Halaber, gazteriaren munduan, lagunekin izateak oso garrantzi handia du, beraz, lagunekin egoteko uneak beharrezkoak dira familiakoekin egoteko betarik izan ez arren. Horrela, nahiago dute kanpin batean edo aterpe batean lagunekin asteburua edo oporrak eman gurasoekin izugarrizko bidaia egin baino.
Gainera, behar edo nahi duten gehiena, gurasook ordaindua da. Hots, arropa berria erosteko dirua, zinemara joateko dirua, lagunekin antolatutako afariak ordaintzeko dirua, bidaiatxoetara joateko dirua, hobiak izateko dirua, edota hainbat ikastaro egiteko dirua.
Dena den, esandakoa gorabehera, argi dago gaztaroaren bigarren mailan egoera aldatzen dela eta gazteek lortu nahi dituzten helburuak bestelakak direla. Esate baterako, ikasketak amaitu eta gero, lana aurkitzeak kezkatzen ditu. Beraz, ikasitakoari atarramendu ateratzekotan lan mundu aktiboan parte hartu beharko dute.
Orobat, bikotekide izateko garaia izango da honezkero. Horrela, bikotean harremanak seriagoak diren ahala, gurasoekiko independentzia ekonomikoaren beharra ere handiagoa da. Eta, momentu batean, bikotekidea izan ala ez izan, lan merkatuan behin sartuta, etxebizitza baten jabea izatea desio baino beharra izaten da.
Hortaz, aurrean aipatu dudan guztia kontuan hartuta, esango nuke gaztaroa (bizitzaren aro bat erreza badela ere, lineala ez denez, gaztaroaren azken maila, hau da, heldutasunaren hurbilena dagoen garaia) nahiko deserosoa gerta dakiekeela gazteei helburuak nahi duten erraztasunez beti ez direlako eskuratzen.
MÂȘ Carmen
Post a Comment
<< Home