Barakaldoko EGAlariak

2006/11/10

Emakumea eta etorkina: bi arazo

Inmigrazioa ez da fenomeno berri bat, hala ere, azken bolada honetan, Estatu Espainolera heltzen diren etorkinak gero eta gehiago dira. Beren familiarentzat bizi baldintza hobeak bilatzeko asmoz heltzen dira Europara, baina askotan bizibaldintza hobeak lortze hau uste dutena baino zailagoa da. Edozein lekutatik etortzen badira ere, jatorriari begiratuta, Maroko eta Ekuadorreko etorkinek osatzen dituzte talde handienak, eta gizonak dira gehinak, emakumeak %45 direlarik. Dena dela, etorkina izateak zailtasunez betetako bidea izan behar badu ere, etorkinen artean, inmigrazioaren zailtasun handiak jasaten dituztenak batez ere, emakumeak direla iruditzen zit. Arrazoi ugari dago hori esateko, baina hauek dira garrantzitsuenak:

Lehenengo eta behin guztientzat emigratzeko erabakia hartzea oso zaila dela aipatu behar dut. Gainera jatorriari dagokionez, kontinentearen arabera ezberdintasun garrantzitsuak daude. Ezberdinatasunak ezberdintasun ematen du bat mundu osoan ematen dela. Alegia, ikertzailearen arabera emakumeak migrazio-katearen lehen maila bihurtu dira herrialde gehienetan. Horrela, esate baterako, Ekuadorretik etortzen diren emakume gehienak etxetik kanpo lan egiten duten profesionalak dira, eta horren ondorioz, Espainiara heltzen direnean, beraien herrialdean gertatu diren familiarentzat erreferente eta sostengu ekonomiko bihurtzen dira.

Gainera, seme-alabei dagokienez, Europara etortzeak kostu emozioal handia du etorritako emakumeentzat. Izan ere, emigratu baino lehen, etorritako emakume askok seme-alabak amamarekin edo bese senide batekin uzten baitituzte. Baina urteak aurrera joan ahala, askok familia berriro elkartu nahi izaten dute. Eta familia elkartzen denean ere une traumatikoak bizitzen dituzte, alde batetik haurrek ez dituztelako amak ezagutzen (eta ondorioz, seme-alabek berek ama izatearen rola galarazi dietela sentitzen dute), eta bestetik, kasu askotan, beste familia bat eratu dutelako, zeinetan ume horiek integratu behar dituzten eta integratzeko arazo handiak dituzten (besteak beste familia berriak onartzen ez dituelako).

Bestalde, emakume etorkinen lana ezkutuan gelditzen da. Hau da, nahiz eta kasu batzuetan heziketa maila altuagoa daukaten, hemengoek nahi izaten ez dituzten lanak egiten dituzte; esaterako: zaharrak zaintzea, etxeko lanak egitea... Ildo honetatik, gizartearen funtzionamendu egokirako ezinbesteko lanpostuak betetzen dituzte. Ez zaie eskertzen baina. Gainera gutxi dira Gizarte Segurantzaren errejimenean daudenak, eta beraz, ez daukate sektoreko beste edozein langilek izan ditzakeen prestazioak izateko eskubiderik.

Oro har, orain emakume etorkinak Espainiako emakumeek berdintasuna lortzeko gainditu behar izan dituzten oztopo berak gainditu beharko dituzte haiek ere emakumeak direla eta mundu matxista honetan bizitzea egokitu zaielako. Baina horretaz gain, etorkina izateagatik propio dituen arazoak ere superatu beharko dituzte. Lan bikoitza, beraz.


Mertxe Diaz Salazar

0 Comments:

Post a Comment

<< Home