Ez jarri harresirik!!!
“Balizko olak burdinarik ez”. Esaera zahar hau telebistan ikusi dudanagatik datorkit burura: Gaur, berriro ere, beste patera bat urperatu da kostaldera heldu baino lehen. Antzaz denez, 200 etorkin inguru zetorren eta 15 baino ez dute bizirik berreskuratzea lortu. Egoera hau behin eta berriro errepikatzen da azken urteotan, hamaika etorkin hiltzen dira eta gurí ez zaigula inporta ematen du. Haiek ez dira etortzen guri lana kentzeko, beraien egoera larritik ihes egiteko baizik. Argí dago beraien herrietan bizitzerik ez badute, beste batera joan beharko dutela . Hori dela eta, onartezinak iruditzen zaizkit arazo horren aurrean guk hartzen ditugun joerak, hots, begiak itxi eta harresiak jarri. Ondorio honetara naramaten arrazoiak ugari dira:
Lehenengo eta behin aipatzeko modukoa da , geu ere, gure arbasoak hain zuzen ere, beste garai batean etorkinak izan zirela. Adibide esanguratsua guda zibilean gertatu zena da . Guda Zibila amaitutakoan, hamaika jendek alde egin zuen Euskal Herritik, ez zeukalako non lan egin, zer jan eta horretaz gain erregimen politikoa ez jasateagatik. Haiek beste herri batzuetara (AEBra, Mexikora ) bizitza hobea lortu nahian joan ziren. Gaur egun, etorkinak arrazoi berberengatik etortzen dira eta hemen oztopo asko gainditu behar dute, gure arbasoei gertatzen zitzaien bezala.
Ildo horretatik jarraituta, herri garatuetan bizi garenok han gertatzen denaren ikuspegi okerra daukagula aipatu behar da. Alegia, batzuek pentsatzen dute bidaltzen ditugun laguntzak aski direla egoera hobetzeko, baina ez da horrela. Zertarako nahi dute, esaterako, hamaika kilo patata pobreziatik ateratzeko ez badie balio?. Zertarako bidaltzen dugu hainbeste botika gaixotasunei aurre egiteko dagoeneko gaixorik daudenean?, Ez litzateke normalagoa izango lurrak nola lantzen diren irakastea eta gaixotasunen aurrean prebentzioa bultzatzea?. Gauzak txarto egiten ari dira, argí dago.
Era berean, nora doazen, helduko diren, itzuliko diren jakin gabe etortzen dira, hots, beraien bizitza osoa uzten dute bidean. Har dezagun adibide gisa nire lagun senegaldar bat etorri zenean. Berarentzat ez zen batere erraza gaixorik zegoen ama uztea, bizirik ikusiko duen eta bere seme-alabei zer gertatuko zaien jakin gabe. Egunero hamabi ordu lan egitera behartuta dago amarentzat botikak erosi behar baititu, besteak beste. Ez du beste aukerarik.
Horrenbestez, ez ahaztu pertsonak direla, bakoitzak bere izena, familia, kultura..., eta bizitza dituela eta gu nahi edo ez, hamaika harresi jarri edo ez, militarrez josi edo ez, pertsona haiek etortzen jarraituko dute, beraz, lagundu, ez jarri mugak!
Alazne Martinez